2022-10-13

|

Albistea

Ostiral honetan, urriaren 14an, emango zaio hasiera Bergarako Seminarixoa aretoan, Danbaka Musika Lehiaketari. Hogei taldek hartuko dute parte. Abenduaren 16ra bitartean, bost kontzertu antolatuko dira eta bakoitzean lau taldek joko dute. Lemak, Kiimak, The Clayton eta Jasan ariko dira lehen kontzertuan. 12 urteren ostean, bueltan dator Danbaka; oraingoa bosgarren aldia izango da. Lemak (Bergara, Antzuola), […]

2022-10-07

|

Albistea

Publikoaren botoekin borobildu dute lehiakideen zerrenda. Lehia estua izan da eta punk-rock estiloa ikur duen Arrasateko 112 taldea izan da boto gehien eskuratu duena: 205. Segidan izan dira Bergara eta Antzuolako kideak dituen Golden Blend punk-rock taldea, 200 botorekin, eta hirugarren bozkatuena, Aretxabaletako Eten talde rockzalea, 168 botorekin. Urriaren 14an hasi eta urtarrilaren 13ra bitartean […]

2022-09-30

|

Albistea

Epaimahaiak hemeretzi talde aukeratu ditu, zuzenean lehiaketan arituko direnak; hogeiko zerrenda osatuko duena, berriz, publikoak aukeratu beharko du boto bidez. Gaurtik hasita botoa eman daitekeĀ Danbakaren webgunean. Hamabi urteren ostean, indartsu itzuli da Danbaka musika lehiaketa. 31 talde eta bakarlarik eman dute izena eta askotariko musika estiloetakoak entzun ahal izango dira Bergarako Seminarixoan. Ez da, ordea, […]

2022-09-20

|

Albistea

Irailaren 18an amaitu zen Danbaka musika lehiaketaren bosgarren ediziorako izen-emate epea. 30 taldek eta bakarlarik eman dute izena, eta edizio berri honek ere bermatuko ditu askotarikoak diren estiloak. Izen-ematearen fasea amaitu berri da, beraz, eta orain epaimahaia buru-belarri jarriko da lehiaketan parte hartuko duten hemeretzi taldeak aukeratzeko lanetan. Hogeigarren proposamena publikoak aukeratuko du, Danbaka.eus webgunean. […]

2022-08-03

|

Albistea

Zer dela-eta Danbaka berriro? Bagenbiltzan azkeneko urteotan Danbaka berreskuratu guran. 2000ko hamarkadan egin ziren lau edizioetan oso ondo funtzionatu zuen eta oroitzapen oso onak geneuzkan. Esango nuke musikarien eta musikazaleen artean ere halaxe dela; baita Goienaren ikus-entzuleen eta irakurleen artean ere. Ze helburu ditu Danbakak? Nagusiki, musikariak, bakarlariak eta taldeak haizatzea, haien adierazpen artistikoari lekua […]

2022-07-20

|

Albistea

Bosgarren aldia izango da oraingoa. Bergarako Seminarixoa aretoan egingo da. Bost kontzertu izango dira, urritik abendura, eta finala, urtarrilean. Debagoieneko musika taldeek hartu ahal izango dute parte. Izen ematea zabalik da. Goiena Komunikazio Taldeak antolatuko du, Bergarako Udalaren laguntzarekin.   Gaur aurkeztu da Danbaka Debagoieneko Musika Lehiaketa, Bergarako Seminarixoa aretoan. 12 urteko etenaren ostean, berriro […]