16 musika proposamenek –bakarlari zein talde– hartu ahalko dute parte lehiaketan. Lau kontzertu izango dira; bakoitzean launa talde ariko dira. 30 minutuko zuzeneko emanaldia eskainiko du talde bakoitzak Seminarixoa aretoan. Finalerako hiru talde sailkatuko dira.
Oinarriak
LEHIAKETA
SARIAK
- Lehen Saria (epai-mahaiak aukeratuta): Disko bat grabatzea.
- Publikoaren Saria: Bideoklipa grabatzea.
- Ekinez Saria: 2025ko Ekinez jaialdian parte hartzea.
OINARRIAK
-
Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa izango da taldeko kide bat gutxienez Debagoienean erroldatuta egotea.
-
Edozein musika estilo onartuko da, bakarka zein taldeka.
-
Izena ematerakoan, hiru abesti original aurkeztu behar dira, formatu digitaleko audioan
-
Abesti horietako bat, gutxienez, euskaraz izan beharko da; salbuspena izango dira letrarik ez duten proposamenak.
-
Abestiekin batera, proiektuaren biografia txiki bat, kideen izen-abizenak, argazki bat, harremanetan jartzeko telefono zenbaki bat eta posta elektronikoaren helbidea aurkeztu beharko dira.
-
Irailaren 22a da izena emateko azken eguna, danbaka.eus atariko Eman izena atalean. Irailaren 29an jakinaraziko dira epaimahaikideek aukeratutako hamabost taldeak. Hamaseigarren taldea herritarrek erabakitzeko aukera izango dute, irailaren 30etik urriaren 6ra.
-
Danbaka musika lehiaketa ikus-entzunezko formatuan grabatuko da eta horko irudiak emango ditu Goienak zein Primeran plataformak.
-
Informazio gehiago: danbaka.eus.
Lege oharra
Datu Pertsonalen Babeserako araudiaren arabera, lehiaketa honetako parte hartzaileek emandako datu pertsonalak Goiena Komunikazio Taldeak antolatutako Danbaka 2024 fitxategian gordeko dira eta Danbaka 2024 lehiaketaren antolaketarako eta hortik eratorritako argitalpenen kudeaketarako bakarrik erabiliko dira. Fitxategi horren jabea Goiena Komunikazio Taldea Koop. E. da eta datu hauek ez zaizkie hirugarren pertsonei helaraziko.
Lehiaketako parte hartzaile orok eskubidea dauka bere datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haiei aurka egiteko. Hori egiteko, gutun bat bidali beharko da, sinatuta, helbide honetara: Goiena Komunikazio Taldea Koop. E. Otalora Lizentziaduna 31, 20.500 Arrasate (Gipuzkoa); edo bestela, posta elektroniko bat bidali beharko dadatuenbabesa@goiena.eushelbidera.