-
Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa izango da taldeko kide bat gutxienez Debagoienean erroldatuta egotea.
-
Edozein musika estilo onartuko da, bakarka zein taldeka.
-
Izena ematerakoan hiru abesti aurkeztu behar dira, formatu digitaleko audioan.
-
Abesti horietako bat, gutxienez, originala eta euskaraz izan beharko da; salbuspena izango dira letrarik ez duten proposamenak.
-
Abestiekin batera, proiektuaren biografia txiki bat, kideen izen-abizenak, argazki bat, harremanetan jartzeko telefono zenbaki bat eta posta elektronikoaren helbidea aurkeztu beharko dira.
-
Irailaren 22a da izena emateko azken eguna, danbaka.eus atariko Eman izena atalean. Irailaren 29an jakinaraziko dira epaimahaikideek aukeratutako hamabost taldeak. Hamaseigarren taldea herritarrek erabakitzeko aukera izango dute, irailaren 30etik urriaren 6ra.
-
Danbaka musika lehiaketa ikus-entzunezko formatuan grabatuko da eta horko irudiak emango ditu Goienak zein Primeran plataformak.
-
Informazio gehiago: danbaka.eus.