Hirugarrenean ere hustu egin dira taldeak oholtza gainean
Oñatiko Aiert bakarlaria eta Sukena eta Broken Legacy taldeak eta Aramaioko Balarrasa laukotea igo ziren egubakoitzean Seminarixoko oholtzara, eta dena eman zuten guztiek, nork bere estiloari leial. Abesti goxoekin hasi emanaldiari eta indartsuekin eman zitzaion bukaera, guztien zaleak aseta geratuz.