Danbakaren hirugarren emanaldiak askotariko estiloak batuko ditu

Danbaka musika lehiaketaren hirugarren emanaldian Seminarixoko oholtzan elkartuko dira Aiert bakarlaria, Sukena eta Broken Legacy taldeak, hirurak Oñatikoak, eta Aramaioko Balarrasa laukotea. Emanaldiak 21:30ean hasiko dira.

Chill out gunean, ostera, emanaldi akustikoa izango da. Aretxabaletako Trumans taldeko kide Cristian Coellok Bergarako Olatz Ugarterekin batera jardungo du, lehiaketako emanaldiak hasi aurretik (21:00) eta atsedenaldian (22:50). Oraingoan ere, Sanprubusa izango da San Martin plazan.