Danbakaren bosgarren gaua, askotariko doinuen eszenatoki

Arragoa, Islabat, Orhi eta Sindy Berbenas taldeak igo ziren Bergarako Seminarixoko oholtzara pasa den egubakoitzean, hilaren 16an, Danbaka musika lehiaketan. Chill-out gunea, berriz, LP Woman DJak girotu zuen, Lara Pemanek, eta beraz, askotariko estiloak izan ziren entzungai. Bosgarren gauak berea eman zuen, eta finalera begira jartzeko unea da orain.