Del Val, Rebel Noise eta Malko taldeak igoko dira Bergarako Seminarixoko oholtzara urtarrilaren 17an.
Debagoieneko hamasei talde igo dira guztira Seminarixoko oholtzara, eta epaimahaiak aukeratuta, Arrasateko Del Val eta Rebel Noise taldeek eta Oñatiko Malko taldeak jokatuko dute finala urtarrilaren 17an, 21:30ean hasita. 40 minutuz arituko dira hiru taldeak oholtza gainean, eta ostean, saridunen berri emango du epaimahaiak. Lehiaketako sari nagusiaren irabazleak disko bat grabatzeko aukera izango du; publikoaren boto gehien jasotzen dituenak bideoklip bat grabatu ahalko du; eta, azkenik, Danbaka-Ekinez Saria irabazten duenak 2025eko maiatzaren 30ean eta 31n Bergarako Labegaraieta auzoan egingo den Ekinez jaialdian jotzeko aukera izango du.
Kontzertuetarako sarrerak 5 eurotan salduko dira, Seminarixoan bertan, kontzertu egunean; Goienakideak doan sartu ahalko dira, Goienaren aplikazioa erakutsita; eta Goienakide ez izan arren Goiena aplikazioa deskargatuta dutenek 2 euro ordainduko dute sarrera. Goienakide ez direnak ere doan sartu ahalko dira, Goiena eta Primeran aplikazioak deskargatuta.
Primeran-en ikusgai
Danbakako finala Bergaran ikusi ezin dutenek Primeran streaming plataforman ikusi ahal izango dituzte kontzertuak, zuzeneko emisioan.