Oñatiko Aiert Alberdi bakarlariak eta Bergarako Arragoa eta Aramaioko The Clayton taldeek osatzen dute gaur Seminarixoan 21:30ean hasita izango den bosgarren Danbakaren finalisten zerrenda, eta Murtziako DJ Gela izango da artista gonbidatua. Urriaren 14an abiatu zuen Goiena Komunikazio Taldeak, Bergarako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren eta Sein taldearen babesletza […]

Oñatiko Aiert, Bergarako Arragoa eta Aramaioko The Clayton “gogotsu eta ilusio handiz” ari dira urtarrilaren 13ko final handia prestatzen, “bestelako emanaldi bat” egiteko; hiru estilo, hiru osaera eta musika ulertzeko hiru modu ordezkatzen dituzte. Oñatiko Aiert, Bergarako Arragoa eta Aramaioko The Clayton aukeratu ditu epaimahaiak urtarrilaren 13an Bergarako Seminarixoan jokatuko den final handirako (21:30). Hiru […]

Egubakoitzean, urtarrilaren 13an izango da Danbaka Musika Lehiaketako 5. edizioko finala. Epaimahaiak hautatuko du hiru finalisten artean irabazlea, eta, publikoak ere berea aukeratu ahalko du. Dagoeneko 2.000 lagundik gora animatu dira botoa ematera, eta, bihar, martitzena, izango da horretarako azken eguna. Orain arteko botoen banaketa ikusita, badirudi bost talderen artean egongo dela publikoaren irabazlea: Aiert, […]

Kristina Markinak, Nerea Loron La Furia-k, Iñigo Ugartek, Julen Narbaizak eta Aitor Aldanondok osatutako epaimahaiak Bergarako Seminarixoa aretotik pasatu diren hogei proposamenak baloratu ditu. Oro har, Danbakak izan dituen “aniztasuna eta kalitate handia” azpimarratu dute. Lemak Hiru mutil, alkandora loradunak, lotsa puntua eta arreta handia. Ez zen erraza izan haientzat itzuleran etorri den musika lehiaketa […]

Arragoa, Islabat, Orhi eta Sindy Berbenas taldeak igo ziren Bergarako Seminarixoko oholtzara pasa den egubakoitzean, hilaren 16an, Danbaka musika lehiaketan. Chill-out gunea, berriz, LP Woman DJak girotu zuen, Lara Pemanek, eta beraz, askotariko estiloak izan ziren entzungai. Bosgarren gauak berea eman zuen, eta finalera begira jartzeko unea da orain.

Atzo, egubakoitza, Danbaka musika lehiaketako azken lau taldeak igo ziren Seminarixoko agertokira: Arragoa, Islabat, Orhi eta Sindy Berbenas. Danbaka musika lehiaketan parte hartuko duten talde guztiak igaro dira dagoeneko Seminarixoko agertokitik. Atzo, egubakoitza, azken lau taldeen txanda izan zen, hain zuzen ere. Lehenak, Bergarako bi familiak osatzen duten Arragoa taldeko kideak izan ziren, euren folk […]

Musika lehiaketaren sailkapen fasea iritsi da amaierara. Bosgarren emanaldia eskainiko dute bihar, abenduak 16, Bergarako Arragoa, Islabat eta Orhi taldeek eta Arrasateko Sindy Berbenas boskoteak. Oraingoan ere estilo askok egingo dute bat Seminarixoko oholtzan, 21:30ean hasita.

Danbaka musika lehiaketa azken txanpara iristen ari da. Izan ere, joan den egubakoitzean laugarren kontzertu gaua izan zen. Askotariko estiloak izan ziren entzungai, eta ikus-entzuleek asko gozatu zuten, bertan izan ziren musikariek bezala. Oholtza gainean, Ktarsia, Iluminatizz, Erromintxelak eta Etxepe izan ziren protagonistak, eta chill out gunean, berriz, Ion Arteaga Buda musika elektronikoa eskaintzen.

 Danbaka musika lehiaketaren laugarren emanaldiak Seminarixoko oholtzan elkartuko ditu Bergarako Ktarsia, Aretxabaletako Iluminatizz eta Arrasateko Erromintxelak eta Etxepe taldeak. Azaroaren 25ean izango da, 21:30ean, eta chill out gunea Buda bergararrak girotuko du.