2022-09-20

|

Albistea

Irailaren 18an amaitu zen Danbaka musika lehiaketaren bosgarren ediziorako izen-emate epea. 30 taldek eta bakarlarik eman dute izena, eta edizio berri honek ere bermatuko ditu askotarikoak diren estiloak. Izen-ematearen fasea amaitu berri da, beraz, eta orain epaimahaia buru-belarri jarriko da lehiaketan parte hartuko duten hemeretzi taldeak aukeratzeko lanetan. Hogeigarren proposamena publikoak aukeratuko du, Danbaka.eus webgunean. […]

2022-08-03

|

Albistea

Zer dela-eta Danbaka berriro? Bagenbiltzan azkeneko urteotan Danbaka berreskuratu guran. 2000ko hamarkadan egin ziren lau edizioetan oso ondo funtzionatu zuen eta oroitzapen oso onak geneuzkan. Esango nuke musikarien eta musikazaleen artean ere halaxe dela; baita Goienaren ikus-entzuleen eta irakurleen artean ere. Ze helburu ditu Danbakak? Nagusiki, musikariak, bakarlariak eta taldeak haizatzea, haien adierazpen artistikoari lekua […]

2022-07-20

|

Albistea

Bosgarren aldia izango da oraingoa. Bergarako Seminarixoa aretoan egingo da. Bost kontzertu izango dira, urritik abendura, eta finala, urtarrilean. Debagoieneko musika taldeek hartu ahal izango dute parte. Izen ematea zabalik da. Goiena Komunikazio Taldeak antolatuko du, Bergarako Udalaren laguntzarekin.   Gaur aurkeztu da Danbaka Debagoieneko Musika Lehiaketa, Bergarako Seminarixoa aretoan. 12 urteko etenaren ostean, berriro […]