Azken txanpara iristen, laugarren gauak emandakoarekin asetuta
Danbaka musika lehiaketa azken txanpara iristen ari da. Izan ere, joan den egubakoitzean laugarren kontzertu gaua izan zen. Askotariko estiloak izan ziren entzungai, eta ikus-entzuleek asko gozatu zuten, bertan izan ziren musikariek bezala. Oholtza gainean, Ktarsia, Iluminatizz, Erromintxelak eta Etxepe izan ziren protagonistak, eta chill out gunean, berriz, Ion Arteaga Buda musika elektronikoa eskaintzen.